|
Honako honengatik sortu da bi erakundeen arteko lankidetza: batetik, enpresentzat oso garrantzitsua delako kanpoko merkatuetan dituzten negozio-aukerak ezagutzea; eta, bestetik, Bizkaiko enpresa guztientzako tresna bakarra sortu nahi delako, enpresen arteko lankidetza eskaintzak eta eskariak hedatzeko ahaleginak bateratuta. Eskaintzei eta eskariei buruzko argibideez gain, Lankidetza Jardunaldiei buruzko argibideak eta bestelako argibideak (berriak, linkak,...) ere barne hartzen dira, interesgarriak izan daitezkeelako Bizkaiko enpresentzat.
|